Zizurkilen Gau Krosa antolatzen dute abenduan eta aurtengo gazteen lasterketan Beterri-Buruntzako lasterkariak nagusitu dira. Dena esatera, andoaindar eta urnietar bakarra ziren irteeran eta nesketan nahiz mutiletan biak izan ziren garaile.
Unai Villegas Ramosek hegan egin zuen (8:07 minutu), baita Lide Lizeaga Jauregik ere: 9:45. Distantzia 2,5 Km-koa zen.
Helduen mailan, Koldo Velasco Urizar 12. sailkatu zen. Nesketan, Ainhoa Jauregi Zubeldia 10.postuan sailkatu zen, eta Irati Velasco Urizar 14.ean.