Iazko pilaketak saihesteko gomendioak
Galarreta bete egingo da, azken sarrerak baino ez dira salgai geratzen. Internet bidezkoak agortzeko bidean dira eta leihatilan bertan 75 soilik jarriko dira salgai: "Leihatila arratsaldeko 17:00etan irekiko da, nahiz eta partidak 18:00tan hasiko diren. Oraindik sarrera erosi ez duten pertsonei frontoira lehenbailehen hurbiltzea gomendatzen zaie, sarrera eta eserlekua bermatzeko. Gogorarazi nahi dugu, gehieneko aforoa betetzen den unean, Oriamendik automatikoki sarreren salmenta etengo duela, gehieneko aforoen inguruko araudiak zorrotz betez. Azkenik, frontoira garraio publikoan etortzea gomendatzen dugu, Galarretako aparkalekuko plazak mugatuak baitira".