Aire Eire taldearen kontzertua, Iturriondon, ilunabarrean

Aiurri 2024ko abenduaren 30a

Aire Eire eskualdeko taldeak musika doinuekin eman nahi dio agurra urteari, eta normalki entsegu lekua izan ohi duen Iturriondo tabernan ariko da jendaurrean gaur, astelehenarekin, 19:30etik aurrera. Irlandar eta euskal aireko doinuak entzuteko aukera polita, hortaz, gaurkoa.

Gogoratu behar da, taldeak Ipar Irlandan joan den uztailean egindako biraren ikus-entzunezkoa, "Aire Eire, Eiren musika airean!" izenburukoa, ikusgai jarri dutela berriki, hemen (bertsio laburra zein osoa):

* Bertsio laburra:

 

* Ikus-entzunezkoa, osorik:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!