"Euskal preso, iheslari eta deportatuen auziari aterabide integral bat ematea eskatzen dugu"

Aiurri 2024ko abe. 31a, 18:14

Aiztondoko udalerri gehienetako alkateek deituta, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin dute Amasa-Villabona eta Zizurkil artean. Amaieran adierazpena irakurri dute eta ekitaldia txalo zaparradarekin amaitu da.

Euskal Herriak "horrenbeste behar eta merezi duen etorkizunari" begira jarri eta behin betiko bakea, konponbidea, elkarbizitza lortzeko euskal presoak, iheslariak eta deportatuak etxeratzea aldarrikatu dute gaurkoan: "Urtearen amaierarekin batera iritsi zaizkigu gabonak, egun bereziak, lagun eta familia giroan urtean pasatakoak gogoratu eta jai giroan ospatzeko erabiltzen ditugunak. Gabonetan badira hala ere momentu tristeak, ondoan falta ditugunak gogoratzeko momentuak ere badira eta, biolentzia ezberdinen eraginez gure ondotik joanak, edo espetxean lau hormen artean edo erbestean daudenez gogoratzeko egunak".

Alkateek adierazpena irakurri eta gero, txalo zaparradarekin amaitu da manifestazioa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!