Gabonak 2024 | Urnieta

Ehunka mendizale igo da Adarramendira, urte berriari ongi-etorria ematera

aiurri 2025ko urt. 1a, 14:49

Tradizioak agintzen duen legez, Buruntzaldeko eta Donostialdeko makina bat mendizale animatu dira Adarramendiko txangoa egitera, goizean goizeko tenperatura baxuari eta haize bortitzari aurre eginez. Argazki-galeria eta bideoa, ikusgai hemen: 

Tontorrera igo direnen artean, usadioari konta ezin ahala alditan eutsi dioten Juan Ramon Urreizi eta Juan Ramon Sesma mendizale beteranoak topatu ditugu, Euskalduna Mendi Taldeak bere 75. urteurrena ospatzeko atera duen izerditzeko jertsea edo sudadera jantzita.

 

Salda beroa gailurrean, Jon Osaren ekimenez

Andoaingo Mendigoizale Taldea eta usadioak aipatzen hasita, ezin ahaztu bere bazkideetako bat den Jon Osa, bere buruari jaerri dion urteroko zereginari heldu baitio aurtengoan ere. Adierazi digunez, ordu txikitan jaiki da salda beroa prestatzeko, eta lauak aldera igo da Adarramendira.

Motxila ondo zamatuta eraman du Osak: besteak beste, Euskaldunaren 2025eko irteeren liburuxka mordoa, termoa salda beroaz beteta, bonboiak eta turroiak sartu ditu bertan. 

Tontorrera egunsentiko lehen argi printzak baino lehenago iritsi denez geroztik, goiz guztia igaro du bertan, egutegia banatzen, eta salda beroa eta Gabonetako litxarkeriak eskaintzen mendizaleei.

Euskalduna Mendigoizale Taldeak azken urtetan penaz utzi behar izan dio salda beroaren banaketa masiboari, atzetik zeukan antolaketa itzelagatik. Nolanahi ere, Jon Osak, bere umiltasunean eta txikian, eusten dio tradizio zahar horri.  

Berarekin edukitako solasaldia, bideoz hemen:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!