Elkarretaratzea, Barakaldoko erailketa gaitzesteko

Aiurri 2025ko urt. 7a, 19:58

Lurgatz talde feministak elkarretaratzea deitu du gaur arratsaldean, Barakaldoko hilketa matxista gaitzesteko. Urtarrilaren 3an, 84 urteko emakumea bere semeak erail zuen Barakaldon. Hamarnaka herritar elkartu dira Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen zubian gertakaria salatu eta aski dela adierazteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!