Aiurri hedabidea lehentasunezko jardueratzat hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ondorioz, Aiurrikideek %30eko hobaria izango dute udaberriko errenta aitorpenean. Onuradunek ez dute agiririk aurkeztu behar, automatikoki egingo baitira izapideak.
Aldundiak interes orokorreko xedeen esparruan lehentasunezkotzat jotzen diren jardueren zerrenda bat egiten du urteko, entitate onuradunak zein diren eta jarduera horiei zer beharkizun eta baldintza bete behar dituzten zehaztuta. Euskararen esparruko lehentasunezko jardueretan herri eta eskualde mailako euskarazko hedabideak zehazten dira. Horiek horrela, Aiurriren argitaratzaile den Erroitzek lehentasunezko jarduera izendatzeko pausoak eman zituen eta horiek urtearen amaiera aldera onartuak izan ziren.
Beraz, Aiurrikideek 2024. ekitaldian egindako ekarpenaren araberako onura fiskal bat jasoko dute aurtengo errenta aitorpenean.
Aiurrikideek 2024. ekitaldian egindako ekarpenaren araberako onura fiskal bat jasoko dute aurtengo errenta aitorpenean.
Urnietako astekariko bazkideek 40 euroko ekarpena egin zuten, iaz. Eta, Andoaingoek eta Aiztondokoek, berriz, 45ekoa. Horren % 30a bueltatuko dio Ogasunak udaberriko errenta-aitorpenean. Hots, 12 euro urnietarrei eta, 13,5 euro, gainerakoei. Hobari horren onuradun izateko Aiurrikideek ez dute inongo izapiderik egin beharko, automatikoki egingo baita itzulketa. Zehaztuta agertuko da, gainera, errenta-aitorpenaren agirian.
Bazkideren batek informazio gehiago beharko balu, Aiurrirekin harremanetan jarri beharko du (idazkaritza@aiurri.eus e-postara mezua bidaliz edo 943 300 732 telefono zenbakira deituz).