Gipuzko Buru Batzarreko kideen eta Aiztondoko jeltzaleen ordezkarien arteko topaketa

Aiurri 2025ko urt. 14a, 07:34

Argazkia: EAJ-PNV.

Gipuzko Buru Batzarreko presidente berri Maria Eugenia Arrizabalaga lurraldeko eskualde guztietan topaketak egiten ari da eta, berriki, Tolosaldeko eta Aiztondoko kideekin elkartu da.

EAJ-PNV alderdiak, ohar bidez adierazi duenez, "topaketa honetan, GBBko eta Tolosa, Ibarra, Irura, Anoeta, Asteasu, Villabona eta Zizurkilgo alderdikideek parte hartu dute, etorkizuneko ekintza-ildoak aztertzeko eta lantzeko. Horrela, Arrizabalagak konpromisoa hartu du gizarte-, kultura- eta ekonomia-esparruetako sare berriak sortzeko, etorkizuneko abertzaletasunaren ikuspegi irekia ardatz. Gainera, herrigintza eraginkorra egiteko beharra azpimarratu du, epe motzeko arazoei erantzunez eta aldi berean ikuspegi estrategikoa izanez. Horrela, batetik, eskualdeko osasun zerbitzuaren etorkizuneko gakoei erantzun egokia emateko beharra azpimarratu da, eta, bestetik, tokiko ekonomia eta merkataritza suspertu eta dinamizatzeko ekimenak landu dira".

Presidentearen hitzetan, "herria maitatuz, herritarrak errespetatuz eta sektarismoari
mugak jarriz". 

Aiztondoko ordezkariak bilkuran

Maria Eugenia Arrizabalagarekin elkartu dira, hainbaten artean, Maria Jesus Celaya Eguiguren (Zizurkil), Jose Agustin Arrieta Egiguren (Larraul), Aitziber Egaña Callejo (Asteasu) eta Eneko Urdangarin Izagirre (Amasa-Villabona) Aiztondoko ordezkariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!