Nunk taldeak kantu berrienak aurkeztuko ditu Andoaingo Gaztetxean

Aiurri 2025ko urt. 14a, 19:39

NUNK metalcore talde bat da, eta iazko udazkenean izen bereko disko txikia argitara eman zuten. Sei kantu bildu zituzten bertan eta larunbat honetan zuzenean entzuteko aukera izango dira Andoaingo Gaztetxean. Andoaindar eta billabonatar bat daude taldean.

  • Taldekideak: Unai Garcia (baxua, Andoain), Aitor Amonarriz (gitarra, Amasa-Villabona), Ion Garate (bateria, Belauntza), Aitor Azkolain (gitarra, Ibarra) eta Unax Larreta (ahotsa, Hernani).
  • Musika estiloa: riff gogorrak, indarra eta pasarte melodikoak.
  • Sare sozialak: Instagram

Diskoa entzungai

 

Larunbat honetako jaialdiaren afitxa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!