ENBAk urteko batzarra deitu du Oronan, hilaren 31rako

Aiurri 2025ko urt. 22a, 11:06

Artxiboko irudia.

Urtarrilaren 31an, ostiralarekin, Gipuzkoako ENBAren 33. batzarra ospatuko da.

Urteko errepasoa egiteaz gain eta elkarteko diru kontuak onartu ostean, 2024ko martxoan hil zen Ixiar Arteaga omenduko dute, 25 urtez baserritarren alde egindako lana eskertu asmoz. Behi haragiaren merkatua ulertzeko Javier Lopezek hitzaldia emango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!