Honako batzordekideek osatzen dute Joxe Mari Mitxelena oiartzuarrak gidatzen duen Pilota 7 Haizetara taldea: Asier Amondo, Eder Urresti, Eduardo Agirre, Oier Zearra, Aritz Erkiaga, Itsaso Erasun, Ibon Taberna, Peru Egurbide, Ion Eskudero, Alaitz Badiola, Itsaso Zubizarreta, Aimar Amondo eta Koldo Uribe.
Pilota 7 Haizetara taldeak aurkeztu duen programan, honako ideiak azpimarra litezke, besteak beste:
- Euskadiko Euskal Pilota Federazioa, kluben kluba bihurtu; hots, herri eta eskualdetako klubak babestu eta horiengandik hurbil egongo den federazioa sustatu.
- Pilotako modalitate guztiak sustatu: esku huska, erremontea, pala, trinketa xarea, zesta punta, luzeko jokoak (bota-luzea, errebotea, laxoa, pasaka)…
- Emakumeen parte-jartzea eta berdintasuna indartu.
- Euskal Selekzioa ofizial bilakatu ostean, horren aldeko urratsak ematen segi.
- Euskal Selekzioan zazpi herrialdetako (Euskal Autonomi Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldea) jokalariei nazioarteko lehiaketetan lehiatzeko aukera ematea.
- Euskararen presentzia areagotu, euskara eta pilota gauza bera direla uste delako.
- Euskal Herriko txapelketak indartu.