Aiztondoko Eskola Kirola topaketa egin zuten larunbatean Villabonako Errebote plazan. Bailarako gaztetxoak bertan elkartu ziren arku-tiraketa, beisbol eta errebotean trebatuz goiz ederra pasatzeko. Aiztondoko haur eta gaztetxoen arteko harremana sustatzeko modua eskaini zuen topaketak, kirola egin bitartean.