Otsailaren 8ko finalean Imanol Ansa izango da Galarretan, ligaxkako lehen bi partidatan Azpiroz eta Barrenetxea IV aise irabazi ondoren. Aurkari nork izango duen jakitea besterik ez da falta, eta zalantza hori asteburu honetan argituko da. Izan ere, Azpirozen eta Barrenetxea IVren arteko lehian erabakiko da. Aurreko asteburuan, Ansa konfiantza handiz ari dela sumatu zen. Azkenerako, 30-21 gailendu zen. Oriamendik kronikan jaso duenez, "ia akatsik egin gabeko partida" egin zuen urnietarrak.