Itzulpen sistema hau 2024ko maiatzean jarri zuen martxan TOKIKOMen Alea.eus, Erran.eus eta Goiena.eus webguneetan, modu esperimentalean, eta gerora zabaltzen joan da beste hainbat toki komunikabideren webguneetara.
Itzulpen sistemaren helburua ez da toki komunikabideon edukia osorik itzultzea: euskarazko komunikabideak gara eta halaxe jarraitu nahi dugu. Baina bai eskaini nahi izan diegu laguntza txiki bat gugandik gertu baina euskarazko komunitatetik kanpo bizi diren herrikideei, hurbiltzeko aukera izan dezaten. “Teknologiak zubigintzarako aukera oparoa eskaintzen digu, eta ez diogu horri uko egin nahi izan”, azaldu du TOKIKOMeko Komunikazio eta IKT zuzendariak, Joxe Rojasek. Etorkizunean hizkuntza gehiago Laguntzako itzulpen sistemaren garapena ez da hemen geratuko. TOKIKOMek asmoa du hizkuntza gehiago gehitzeko sistemara, batez ere gure herrien bueltan mugitzen diren hizkuntza komunitate txikiei euskaldunokin bat egiten laguntzeko. “Erronka soziolinguistiko zein teknologiko handia da, baina bidelagun egokien bila ari gara lanketa osatu bat egin eta euskal komunitatearen ikuspegitik zentzua duen eskaintza egiteko, teknologiarekiko besterik gabeko liluran jausi gabe”.
Treberen laguntza teknikoarekin garatutako itzulpen sistema webgune hauetan topatu daiteke: 28 Kanala.eus, Aiurri.eus, Alea.eus, Barren.eus, Berriketan.eus, Drogetenitturri.eus, Erran.eus, GiTB.eus, Goiena.eus, Hiruka.eus, Plaentxia.eus eta Txintxarri.eus.