2025a, Axeri-dantzaren urteurren bikoitza

Aiurri 2025ko ots. 4a, 08:07

Aurten 50 urte beteko dira Adunan eta Andoainen Axeri Dantza berreskuratu zenetik. Era berean, 25 urte beteko dira emakumeak Andoainen eta zazpi urte Adunan parte hartzen hasi zirenetik. Urteurreneko ekitaldiak iragartzeko agerraldia deitu du Andoaingo Axeri Dantza Elkarteak, larunbat honetarako.

Abenduko Aiurri hamaboskarian argitara eman bezala,

Bixente Olano euskaltzaleari iritsi zitzaion 1936ko gerra aurreko garaietatik oihartzuna, Aduna eta Andoaingo mutil gazteek dantzatu ohi zutela Axeri Dantza.

Lizar Makileko dantzariek 1975eko Amabirjin egunean, Adunako plazan, estreinatu zuten. Eta handik urtebetera, gauza berbera egin zuten Andoaingo Goikoplazan, San Juan egunean. Geroztik, Andoainen ez dute hutsik egin. Adunan, berriz, bertako gazteek 80ko hamarkadaren hasieran heldu zioten dantzari, eta urtez urte eutsi diote usadioari.

Larunbat honetan, otsailak 8, goizeko 12:00tan hasita, Andoaingo Goikoplazan emango dute efemerideari loturiko jardueren berri.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!