Bikain hasi du 2025 urtea Denok Danena halterofilia taldeak

Aiurri 2025ko ots. 5a, 14:27

Espainiako 16 urtez azpikoen txapelketan lehiatu ziren Denok Danena taldeko kideak otsailaren 1ean. Txapelketaren inguruko kronika igorri dute Aiurrira:

Aurreko larunbatean, otsailak 1, Espainiako 16 urtez azpiko kluben txapelketa izan zen Madrilen. Iaz egindako lanari esker,  5 talde sailkatu ziren txapelketa honetarako; eta Danena 4. sartu zen. Izugarrizko lana egin zuten gaztetxoek pasa den larunbatean eta horri esker, inondik inora  espero ez bagenuen ere, podiumera igotzea lortu zuten eta 16 urtez azpiko Espainiako Halterofilia kluben txapeldunordeak geratu ziren. 
 
Hauek bertan izan zirenak: Mohamed Reda El Byad, Eneko Mesa, Sergio González, Joel Ropero eta Zigor Urretabizkaia. 
Mohamed Redak txapelketa guztiko 2. marka hoberena egitea lortu zuen.
 
Bertaratu ez bazen ere, erreserba moduan Ander Rodriguez egon da beraiekin batera entrenatzen, arrazoiren batengatik hauetakoren batek huts egiten bazuen. Entrenatzaile lanetan Ekaitz Cortajarena aritu da Madrilen beraiekin.
Taldearen izenean ZORIONAK guztioi lortutako 2. postu horrengatik. Jarraitu horrelaxe aurrereantzean ere.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!