Hirugarren Masters txapelketa jarraian irabaztea da Imanol Ansaren erronka handiena. Larunbat honetan, Galarretan, historia egiten jarraitu nahi du urnietarrak. Aurrez aurre Azpiroz izango du, iazko finalista bera. 2024koan finala sakean eta errestoan erabaki zen. Ansa nabarmen gailendu zen eta horri esker 30-19 irabazi zuen. Iraganak ez du deus ziurtatzen, ordea, eta partida jokatu beharrada dago. Azpirozek eskura du lehen txapela lortzea eta ez du hain erraz etsiko.
Galarretan jende asko elkartzea espero da. Hara joaten ez denak, halere, EITB-tik zuzenean jarraitu ahal izango du finala.
Palmaresa
Txapelketak bost txapeldun ditu historian: Ezkurra (2011 eta 2012), Urriza (2013, 2014, 2017, 2018, 2019 eta 2021), Uterga (2015 eta 2016), Barrenetxea IV (2020 eta 2022) eta Ansa II (2023 eta 2024).