Berriki, Andoaingo Zumeatarra kirol elkarteak eman du albistea: datorren martxoaren 15ean Andoainen lehen duatloia antolatuko dute, eta dagoeneko izena eman daiteke rockthesport.com webgunean. Andoaingoa federatu nahiz federatu gabekoentzat izango da, helduen eta kadete mailatan bereiztuta. Kadete mailakoa, zehazki, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoentzat da. Super Sprint proba deituko diote proba horri.
Andoainen eta Zizurkilen, bietan, sprint modalitateko lasterketa izango da. Hots, 5 kilometro korrika, 20 kilometro bizikleta gainean eta 2,5 kilonetro korrika.
Euskadiko txapelketa Zizurkilen
Zizurkilgo IV. Duatloia berezia izango da –apirilaren 12rako iragarri dute–, Euskadiko txapela jokoan izango baita.
Artikulu osoa irakurgai dago Aiurri 664 hamaboskarian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.