Torturak jasandako hainbat andoaindar hurbildu da Donostiako ekitaldira.
Agurtzane Juanena Alustiza eta Iker Moreno Ibañez Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak torturaren biktima ofizialki aitortza jaso duten herrikideek irakurri dute Euskal Herriko Torturaren Aurkako Sarearen adierazpena. Donostiako Kursaalen izan da, tratu txarrak eta torturak jasandako dozenaka herrikideen ondoan. Tartean ziren eskualdeko hainbat pertsona.