Martxoak8 2025

Lilatoia izango da, igande honetan

Aiurri 2025ko ots. 18a, 12:43

Igande honetan, Lilatoia lasterketa ezaguna izango da Donostian. 35. edizioa ospatzen du, aurten kirol-hitzordu aldarrikatzaileak eta, dagoeneko, beteta dago dago izen-ematea. Tartean, urtero bezala, eskualdeko makina bat korrikalarik hartuko dute parte.

Aurten ere bost kilometroko itzulia izango du lasterketak, hiriburuko Boulevard-ean hasi eta bukatuta. Goizeko 10:30ean hasiko da lasterketa (bost minutu lehenago, handbike modalitatean), baina, beroketa-ariketak egiteko aukera izango da, musikaz lagunduta, 09:30etik aurrera, bertako Kioskoan. 

Lasterketa eguneko zerbitzuak

Igandeari begira, parte-hartzaileen zein ikusleen mugikortasuna errazte aldera, errefortzuak izango dira eskualdeko tren- eta autobus-zerbitzuetan. Horrez gain, beren motxila uzteko aukera izango dute korrikalariek, goizeko 09:00etatik, eguerdiko 12:00ak bitartean, Gipuzkoa plazan egongo den trastelekuan. Behin lasterketa amaituta,  Kontxako beheko solairuko kabinetan eskainitako doako dutxa-zerbitzua erabili ahal izango dute, dortsal-zenbakia erakutsita. 

Dortsal-bilketa

Hilaren 21ean zein 22an izango dute korrikalariek dortsala jasotzeko aukera, Emakumeen Etxean (11:00-14:00 eta 16:00-20:00) zein Apalategin, dendaren ohiko ordutegien barruan. Horrez gain, hiriburutik kanpo ere dortsalak jasotzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, Tolosako Santi Kirolak dendan, esaterako. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!