Goikoplazan aurkeztu dute Berria txapelketa

Aiurri 2025ko ots. 19a, 19:21

Larunbatean emango diote hasiera txapelketari. Finala martxoaren 29an jokatuko da. Sei bikote dira bi multzotan banatuta. Tartean dira gure artean aski ezagunak diren Irazu, Eskudero eta Goikoetxea. 

Talde bakoitzean denek denen aurka jokatuko dute. Iaz bezala, set formatuan jokatuko dira partidak. Hala, lehendabiziko biak 15 tantora jokatuko dira eta hirugarrena behar izanez gero 8 tantora jokatuko da.  Bi set irabazten dituen bikoteak lortuko du garaipena.

Sei bikote lehian

A taldea:

  • Arluziaga-Martirena.
  • Irazu-Zubiri.
  • Susperregi-Apezetxea.

B taldea:

  • Goikoetxea V-Goikoetxea VI.
  • Aiestaran VII-Aiestaran VI.
  • Gurrutxaga-Eskudero.

Finala martxoaren 29an izango da, 15:15etan hasita. Gazte eta etorkizuneko erremontarientzat aukera paregabea eskaintzen du Berria txapelketak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!