Kantu liburuxka berria argitaratzear du Aiurrik, datozen egunotan

Aiurri 2025ko ots. 21a, 07:00

Txotx-garaian zabaltzen da, ea euskal kantagintzaren ale ugari jasotzen du.

Txot garaia bertan da eta makina bat bazkari eta afari egiten da sagardotegietan. Asko eta asko talde handitan egin ohi dira eta ez dira gutxi kantatzeari ekiten diotenak. Euskal kantagintzari bultzada eman asmoz, urteak dira Aiurrik kantu liburuxka argitaratzen duela. 2025ekoa argitaratzear da eta eskuratzeko bi modu izango dira. Aiurriko harpidedunek etxean bertan jasoko dute. Eta, bestalde, inguruko hainbat sagardotegitan eskuratu ahal izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!