Suhiltzaileak lanean ari dira Hernio mendian piztu den sutea itzaltzeko. Errezil aldeko magalean sortu dira garrak arratsaldean eta haize ufada gogorrek bizitu eta zabaldu egin dute sutea. Hainbat suhiltzaile-etxetako suhitzaileak gerturatu dira sutea itzaltzeko lanetara.