Larrialdi zerbitzuek 19:30ean izan zuten piztu zen sutearen berri, eta poliziaren iturriek adierazi zuten suteak bi foku nagusi zituela basoan. GUKA Urola-Kostako hedabideak jaso duenez, Errezilgo Udalaren iturrien arabera, fokuetako bat Trintxeratik Zelatunera doan bidearen goiko aldera zegoen, Hernioko tontor aldera, eta bestea Zelatun inguruan. Hainbat iturriren arabera, biak ia aldi berean piztu ziren. Ertzaintzaren arabera, ez da pertsonarik zauritu sute horretan.
Ernio baso sutea #iiff
— Bomberos Euskadi (@BomberosEuskadi) February 20, 2025
Fuego Forestal monte Ernio pic.twitter.com/iAtFWu9GRV
Albistea luze eta zabal, GUKA tokiko hedabidean.