'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa, Fraisoron

Aiurri 2025ko ots. 24a, 10:54

Martxotik ekainera,  'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da. 

Martxoaren 12an, apirilaren 9an,  maiatzaren 7an eta ekainaren 4an egingo dira saioak, 15:30etatik 18:30etara. Matrikularen kostua 50 eurokoa izango da eta ikastaroa euskaraz eskainiko da. 
 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!