Musika, dantza, zirkoa, ikus-entzunezkoak eta beste hainbat arte diziplina uztartuko dira Bizkaia Arenako oholtzan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei herri omenaldia egiteko. Euskal eszenako hogei artista baino gehiago batuko dira Bizkaia Arenan, eta ikuskizuneko zuzendari Agurtzane Intxaurraga "oso eskertuta" agertu da ikuskizunean parte hartzeko baiezkoa eman duten artista guztiekin. Dagoeneko hasi dira oholtza gainera igoko diren artistekin lanean, eta ikuskizuneko gidoia sortzeko ardura duen Ane Labakak iragarri du "abesti mitikoak" oholtzaratuko dituztela; besteak beste, Musua, Amona Maria Luisa eta Maite zaitut. Horrez gain, pailazoen historiaren lekukotasunak biltzeko deia ere egin dute antolatzaileek: "Ia guztiok daukagu txikitako argazkiren bat beraiekin, eta 37 urteko ibilbidean zenbat bihotzetan sartu diren erakutsi nahi diegu, BEC!-en argazki horiek guztiak plazaratuz", adierazi du Maite Zaitut elkarteko kide Nerea Godoyk.
"Maite Zaitut" Festa Erraldoia herritar talde batek antolatu du, Maite Zaitut Kultur Elkartea erakundean bilduz. Talde honetako kideek, webgunean diotenez, "pailazoen ibilbidea eta ekarpena aitortu nahi dute, euskal jendarteari egin dioten opari handiagatik eskerrak emanez".
Artista ezagunak, oholtzara
- Itziar Ituño.
- Lur Errekondo.
- Sua Enparantza.
- Gure Zirkua.
- EÒaut Elorrieta.
- Uxue Alberdi.
- Amets Arzallus.
- Olatz Salvador.
- Kai Nakai.
- Ines Osinaga.
- Amets Aranguren.
- Aitor Gorosabel.
- Maialen Lujanbio.
- Go!azen.
- Tapia eta Leturia.
- Landarbaso abesbatza.
- Oinkari dantza taldea.
- Bonberenea Txaranga.
- Beñat Gaztelumendi.
- Yogurinha.
- La Pulga.
- Jon Maia.
- Gozategi.
- Igor Elortza.
- Bizipoza elkartea.