Berria Erremonte Txapelketa
A taldea [10-15 eta 8-15].
2 Susperregi-Apezetxea
0 Irazu-Zubiri
Apezetxea izan zen partidako onena. Beren eta Susperregiren artean bi akats bakarrik egin zituzten, defentsan ere bikain arituz. Susperregik Irazu baino abiadura gehiago eman zion pilotari eta hori ongi aprobetxatu zuen Apezetxeak. Ongi aritu zen sakean atzelari urdina. Bi setetan irabazleek abantaila hartu zuten markagailuan.
B taldea [11-15 eta 9-15].
2 Gurrutxaga-Eskudero
0 Goikoetxea V-Goikoetxea VI
Aurreko partidaren oso antzekoa izan zen. Gurrutxagak eta Eskuderok akats gutxiago egin zituzten eta detaile horretan oinarritu zen garaipena. Andoaingo atzelariak bikain erreboteatu zuen. Goikoetxeatarrei erregulartasuna falta izan zitzaien. Lehenengo setean zortzinako berdinketa eta gero egin zuten ihes urdinek. Bigarren seta errazago irabazi zuten. Joko hobea egin zuten irabazleek.