Beterri-Buruntzako sei udalek hitzordua egin dute Hernanin, gaur goizean, euskararen arloan, elkarlanean aritzeko hitzarmena berritzeko. Horrela, 2022an hasitako bideari jarraipena emango diote: merkataritza, familia-transmisioa, auto-eskolak, kultur agenda... Hiru urteotan, euskara sustatzeko hainbat eremu jorratu dituzte eskualdean. Bada, bide hori egiten jarraitzeko asmoz elkartu dira gaur Buruntzaldeko euskara teknikariak eta ordezkari politikoak.