Hitzaldi-sorta Amasa-Villabonan
Udalak eta Altxa Burua Aiztondo! Elkarteak elkarlanean, lau saioko zikloa antolatu dute. Gurasoei zuzendutako hitzaldi hauek Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano psikologoek emango dituzte.
Saio guztiak Subijana etxean izango dira, arratsaldeko 17:00tatik 19:00etara. Bertaratzeko ez da aldez aurretik izena eman beharko; sarrera librea eta doakoa da.
Martxoak 5, asteazkena:
Adingabeen buru gaixotasunak. Prebentzioa eta kontentzioa.
Martxoak 6, osteguna:
Nerabezaroa ulertzen. Beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate garrantzia.
Martxoak 12, asteazkena:
Mugikorren auzia. Zer dugu benetan esku artean?
Martxoak 13, osteguna:
Balantza orekatzen. Nola eraiki harreman osasuntsu bat mugikorrarekin?
Martxoaren 17tik aurrera, Andoainen
Aiztondon egin ostean, Andoainen formakuntza saio berbera egingo da. Andoainen ere Udalaren laguntza izan du Altxa Burua ekimenak.
Martxoak 17, astelehena:
Mugikorren auziaren formazio integrala
17:30-19:30, Bastero.
Martxoak 18, asteartea:
Osasun mentalean barrena
17:30-19:30, Bastero.
Martxoak 24, astelehena:
Nerabezaroan barrena: beldurrak, balioak,
autoestimua eta identitate eraikieraren garrantzia
17:30-19:30, Bastero.
Martxoak 25, asteartea:
Sare sozialen arrisku eta erabilera formazioa
16:00-18:00, Urigain kultur etxea.