Osasun Etxeak antolatutako tailerrak, datozen asteetan

Aiurri 2025ko mar. 5a, 11:26

Erorketak saihesteko tailerra Basteron izango da eta erretzeari uztekoa, Tolosan.

Erorketak saihesteko tailerra

Andoaingo Osasun etxean pertsona helduetan erorketak nola saihestu ikasiko da. Hizlariak: osasun zentroko erizaina, udaleko gizarte langilea eta Beti On-eko arduraduna. Martxoaren 20an izango da, goizeko 11:00tan hasi eta 13:00ak arte. Bastero Kulturgunean izango da eta ez da aurretik izena eman behar.

Erretzeari uzteko tailerra

Erretzeari uzteko taldea osatu nahi dute Tolosako Osasun Etxean. Bost saio izango dira osasun etxeko 3.solairuko taldeko jardueren gelan. Interesatuak izena eman behar du Andoaingo Osasun Etxean, martxoaren 12a baino lehen. Ordutegia 13:15etik 14:45era izango da. Saioak datozen egunetan izango dira: Martxoak 18, 25 eta apirilak 1, 8 eta 29.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!