Minutuko isilune sentitua, Gorostidiren eta Pakearen omenez

Aiurri 2025ko mar. 8a, 15:02

Aiztondo Klasikoaren hasiera hunkigarria izan da, Gorostidiren eta Pakearen aldeko minutuko isilune sentitua egin baitute. Gorostidi harri-jasotzailea duela aste batzuk zendu zen eta Pakea Usurbilen berriki hil den txirrinduzalea da.

Bertan izan dira haren etxekoak eta lore-sorta jaso dute Adunako alkatearen eta antolatzaileen eskutik. Segidan irteera-neutralizatuari hasiera eman diote.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!