Martxan da Errigoraren kanpaina berria

Jon Ander Ubeda 2025ko mar. 10a, 18:03

"Beste modura, denona da onura" izenburupean abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina. Nafarroa erdialdean eta hegoaldean ekoitzitako oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta ardo loteak erosi ahal izango da.

Errigoraren “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina martxan da. Nafarroa erdialdean eta hegoaldean ekoitzitako produktuak euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskuratzeko aukera izango da martxoaren 26ra arte.

Erosketa egiteko modua argitara eman du Errigorak. Hala, olioa bost litroko bidoietan eskuratu ahalko da, kontserbak hamabi ontziko sortetan eta abar. Ordainketari dagokionez, Errigoratik jakinarazi dutenez, “online eginez gero, bi zatitan ordaintzeko aukera izango duzu. Bestela, dena batera ordain dezakezu, eskudirutan, produktuak jasotzerakoan”.

Errigoraren udaberriko kanpaina

  • Eskaintza: ardo bereziak eta gorenak, dilistak, arroza, zainzuriak, orburuak, barazkiak, babarrunak, zainzuriak, piperrak, kardua, tomatea, potxak, menestra, arbendolak, pasta, oliba-olioa.
  • Eskaerak egiteko modua: errigora.eus.
  • Eskaerak egiteko epealdia: martxoak 10-26.
  • Informazio gehiago: errigora.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!