Asteazkenean abiatuko dira Adunako erribera zeharkatzen duen GI-3610 errepidearen eraberritze-lanak

Aiurri 2025ko mar. 10a, 21:12

Zizurkil aldetik, Todo-todo supermerkaturik gertu dagoen Elkar enpresa parean abiatuko dira lanak. Lanik zailena hori dela aurrikusi dute eta, hilabeteko epean, errepide zati hori erabat moztuta izango da.

Haizpea eta Erribera industriaguneak

Zer egin, bada, Haizpea eta Erribera industriaguneko enpresatara iristeko? Adunako Udalak zabaldu duen Bandoaren arabera, joan-etorri horiek Sorabilla-Andoain aldetik egitea da eraginkorrena. Halaber, inguru hartako enpresen bezeroei ere jakinarazpena egiteko aholkatu diete: “Zuen bezeroei ere jakinaraztea eskertuko genuke, guztion artean arinago izan dadin”.

Oinezkoen kasuan, Amasa-Villabona aldetik hurbiltzen diren langileei oinezko pasabidea egokituko zaiela adierazi dute.

Uparan industrigunea

Todo-todo eta inguruetako enpresetara sartu-irteerak Amasa-Villabonatik egin ahal izango dira.

Horra beraz, ohartarazpena: Denbora tarte batean Adunako lantoki eta pabiloi askoren sarbidea Andoaingoa izango da hurrengo hilabeteetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!