Asteburu betea izan dute Behar Zanako kideek. Infantiletan Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen Eizagirrek banaka, Otaegik kadetetan finala jokatu zuen 1.mailan eta Illarramendik 2.mailan txapela eskuratu zuen.
Binaka, Gipuzkoan kadetetan azpitxapeldun geratu ziren Caballero eta Otaegi. Binaka Gipuzkoan nagusi mailan azpitxapeldun 1.mailan eta ohorezko mailara plaza lortuta, finalerdietan Alberdi-Aizpuru Tolosako bikoa garaitu eta gero.
Emakumezko nagusiek Gipuzkoako txapela eskuratu zuten, Arrillagak eta Erasunek.
Eskuz banaka nagusitan finalerdia galdu zuen Olasagastik 22-21 Zazpiturriko Gorostidiren aurka.
Aipatzekoa ere, eskuz eta paletaz, bietan jokamoldeaz sustatzeaz gain emaitzak ere lortzen ari direla Behar Zanako pilotariak.
Gipuzkoako selekzioari dagokionez ere, taldeak baditu berri pozgarriak: Behar Zanako 14 pilotari eta 2 hautatzaile arituko dira Gipuzkoako selekzioan.
Hauek dira ordezkariak:
- Eskuz trinketean jubenil mailan: Cestau, Izagirre, Oñate, Zufiria eta Iparragirre.
- Eskuz emakume nagusiak: Larrarte, Erasun, Zabala eta Arrillaga.
- Paletaz neskak gazte eta 22 urtez azpiko mailan: Goikoetxea, Lasa eta Aldazabal ahizpak.
- Hautatzaileak:
- Eskuz trinketean: Eneko Maiz.
- Eskuz emakume 22 urtez azpikoak eta nagusiak: Iñaki Lizaso.
Horrez gain, Pasakako txapelketa jokatuko da laster eta txapelketako partaideen % 60 baina gehiago Behar Zanakoak izango dira. Bote luzean aritu ziren irailan Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz eta Joko Garbiko txapelketa jokatzen dihardute infantil mailako gazteak eta nagusi mailakoak.
Txapelketa pribatuetan ere, emaitza oso onak lortzen ari dira Behar Zanako pilotariak:
Taldeko ordezkariak pozik ageri dira lorpenekin: "Ez dakigu noiz arte iraungo duen olatu honek. Izan ere, 6000 biztanle baina gutxiago dituen herria da Amasa-Villabona. Inguruko herriak ere txikiak dira eta haietan ere pilota taldeak dituzte. Futbolak indar asko du eskualdean, eta nesken kirolean pilotaren gainetik beste aukera asko dituzte. Bitartean, saiatuko gara pilota lantzen eta sustatzen".
Otaegi eta Caballero Euskal Herriko Kluben Txapelketako txapeldun, kadete mailan, eskuz binaka.
Lander Caballerok Eple Errenteria taldetik utzita jokatu du Gipuzkoako txapelketa eta orain Euskadiko Herriko Txapelketa eta oraingoan bai, Adur Otaegirekin txapela eskuratu dute Leitzako Aurrera K E Leitza taldeko Bidart eta Alkortari 22-10 irabazita.
Gipuzkoako Eskuz banakako trinkete txapelketako finalak: Imanol Zufiria kadetetan eta Adur Otaegi jubeniletan, txapeldun
Behar Zanako taldekide Xuban Illarramendi izan da azpitxapelduna kadetetan eta Inhar Iparragirre jubeniletan.
Lea Ibarra taldeko Amaia Aldai eta Enara Gamindek irabazi dute finala.
Uxue Etxarri eta Maddi Lasa Euskal Herriko paleta irekiko txapeldunak, 3. mailan
Jubenilak dira biak, lehen urtekoak eta merezitako txapela eskuratu dute Gasteizko Errekaleor taldeko bikotearen aurka.
Joanes Cestau, Zizurko lauterdiko txapeldun, Nagusi mailan
Zizurko txapelketan 18-4ko emaitzaz irabazi du Larraungo Eguskizaren aurka.
Behar Zana, Angeluko Pilotari Ttipin
Beste urte batez, eta badira 33 ekitaldi, Iparraldeko hainbat talderekin batera Behar Zana pilota taldea gonbidatua dela Angeluko L'Hogar pilotalekuan amaiera duen txapelketa-topaketa bikain honetara.
Aurtengoan talde hauekin pilotarekiko maitasuna elkarbanatzeko aukera izan dute:
- Spuc pilota (Senpere)
- Sarako izarra (Sara)
- Noizbait (Hazparne)
- Abarratia (Donoztiri, Izturitze, Aiherra)
- Lau Herri (Arrangoitze)
- Hardoytarrak (Angelu)
- Aviron Bayonnais (Baiona)