Zabalik dago Aiztondoko udaleku irekietarako begiraleak aukeratzeko deialdia

Aiurri 2025ko mar. 11a, 12:11

Zabalik dago Aiztondoko Udaleku irekietarako bgirale izateko izen-ematea. Martxoaren 21a arte egingo da horretarako aukera. lanpoltsa@hezten.eus helbidera bidali behar da curriculuma, 'Aiztondo udalekuak' izenpean.

Ekainaren 23tik uztailaren 18ra gauzatuko dira udaleku irekiak. Begirale izateko hautagaitza aurkezteko, derrigorrezkoa izango da honako baldintzak betetzea:

  • 18 urte beteta izatea.
  • Euskara ulertu eta ongi hitz egitea.
  • Elkarrizketa eta talde diamika gainditzea. (Apirilaren 4an egingo da elkarrizketa, arratsaldez, Adunan)
  • Curriculuma eta agiriak aurkeztea.

 

Horrez gain, baloratuko dira:

  • Aisialdiko zuzendari titulua.
  • Aisialdiko begirale titulua.
  • Ikasketak.
  • Prestakuntza ikastaroak.
  • EGA.
  • Lan esperientzia.
  • Aiztondo bailararen ezagutza.

Adi! Ez da epez kanpoko izen-ematerik onartuko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!