Film-laburren lehiaketa, adin txikiko pertsona transen bizipenetatik abiatuta

Aiurri 2025ko mar. 13a, 12:27

"Zinaizen" lehiaketa ipini berri du martxan Naizen elkarteak, Zinegoak film-jaialdiarekin eta EITBrekin elkarlanean. Ume zein gazte transen istorioak ikusaraztea eta ulermen-zubiak eraikitzeko aukera izatea du xede proposamenak. Zer egin behar da lehiaketan parte hartzeko?  Hiru minutuko ikus-entzunezkoak sortzea izango da eginkizuna. Lan onenaren saria ekainaren 21ean emango da, BBK Aretoan, 2025eko Zinegoak jaialdiaren barruan. 

Sormenari zein talentuari bide eman nahi dio lehiaketak, gaiaren gaineko ikusgarritasuna eta sentsibilizazioa abiapuntu gisa hartuta: trans pertsonen esperientzia haurtzaroan eta gaztaroan, gizarteko hainbat eremutan dituzten erronkak, zerbitzu eta baliabideetarako sarbidean dituzten oztopoak, adin txikiko trans pertsonen sexu-identitatea legez aitortzeak duen garrantzia...

Lehiaketaren oinarriak ezagutzeko egin klik HEMEN. Izen-ematea irekita dago, jada, Zinaizen-en orrialde digitalean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!