Martxoaren 20tik 23ra Loatzoko hainbat ikasle eta irakasle Kataluniar lurretara joango s. 50 pertsona guztira, ikasleen motibazioa bilatu eta ilusioa asetzeko asmoz.
Elkarlanean abesti ugari prestatu dituzte, euskal errepertorio zein kataluniarrekoak. Trikitixa, banda, gitarra, eskusoinu eta pianoko ikasleek hartuko dute parte ekimenean eta guztiak lanean ari dira, buru-belarri.
Vilafranca del Penedes herrian, asteburuan zehar, kalejirak, emanaldia, irrati saioa… eta nola ez, bertako 2 ikastetxeetan ( DBH- BATXILERGOA) musika eta dantza emanaldiak eskeiniko dituzte.
Hasiera ekitaldia bertako udaletxean egingo dute. Alkate eta udal ordezkariek harrera eskainiko diete hemendik joandakoei eta trukea, euskal musikaz esker ona adieraziko diete musikari gazteek.
Martxoaren 20an, 13:30ean Villabonatik aterako da autobusa eta martxoaren 23an itzuliko dira.
Elkar truke honi segida emanez, azaroan gurera etorriko dira Vilafrancako musikariak.
Loatzoko arduradunek adierazi dutenez, "honelako ekimenekin, gure ikasleen formakuntzan duten garrantziaz gain, herriak ere kultura eta hezkuntzaz aberasten direnaren ziurtasuna dugu".