Hirugarrenez, BE! asteburua ospatuko da Berastegin. Ardien munduan barneratzeko asteburua, bisitari asko izaten dituena Euskal Herri osotik.
Hiru egunetan zehar, ekitaldi desberdinak antolatuko dituzte, bertaratzen diren guztien gozagarri:
MARTXOAK 28, OSTIRALA
◦ 14:30 Aurkezpena Andoni Zuriarrain alkatearen eskutik.
◦ Ondoren, Kafea eta “Pentsamendu-hariak” erakusketaren inaugurazioa Kris Meraki Berastegiko artistarekin.
◦ 15:00 “Izan zirelako gara, garelako izango al dira?”
Iraitz Garaiburu eta Oier Ugartemendia herriko artzain gazteekin tertulia, Josu Ozaitaren galderei erantzunez.
◦ 15:20 “Ardi ilea, hondakina ala baliabidea?
Joseba Sanchez ikerlariaren aurkezpena.
◦ 15:40 “Gazteak, artzaintzaren oraina eta etorkizuna”
Ane Gartziandia Gomiztegi artzain eskolako kidearekin.
◦ 16:00 “Zein dira etorkizuneko gakoak?” elkarrizketa
Aritz Ganboa artzainarekin, Eneko Maioz-ek gidatuta.
- 16:50 Publikoaren galderak parte hartzaile guztiekin.
- 17:30 Gero luntx irekia parte-hartzaile guztientzat eta tertulia irekiak.
- “ KRIS MERAKI” Cristina Garcia (1972)
- Ardi ilea zaborra omen da, baliorik ez duela... baina Berastegiko Kris Meraki artistak, bestelako ikuspegi bat emango dio, harreman berri bat sortuaz artilearekin, hausnarrean jarriko gaituena. “Pentsamendu-hariak” erakusketak, sentimenduetan eta pentsamentuetan barrena doan bidaia bat irudikatzen du, eta argitasun maila goreneko egoera mentala lortzeko borroka gauzatzen du.
- IRAITZ GARAIBURU (2005, Berastegi) ETA OIER UGARTEMENDIA (2007, Berastegi)
- Oinez ikastearekin batera hasi ziren artzaintzan. Hasieran zesuma, jolasean, gero etxean esku bat botatzeko, ondoren afizio moduan... eta orain ia ofizio. Artzain gazteak dira bi berastegiarrak, eta taberna bateko terrazan bezala, tertulian arituko gara beraiekin. Beraien motibazioak ezagutuko ditugu, zerk erakartzen dituen, beraien etorkizuneko amets eta ilusioetan arakatuko dugu. Baina batez ere, etorkizuna hausnarrean jarriko dugu.
- JOSEBA SANCHEZ (1985, Gasteiz)
- Joseba Sánchez Arizmendiarrieta 1985ean Gasteizen jaio eta Leitzan bizi den Ingurumen Agrobiologian doktorea da. Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Fitoteknia eta Gizarte Ikerketa taldeekin lankidetzan ari da, hiri hondakin organikoen kudeaketari eragiten dioten alderdi tekniko eta sozialekin lotutako metodologiaren ikerketan. Aldi berean, 2014tik ingurumen-aholkulari gisa ari da. Nabarmentzekoa da hondakinen kudeaketarekin eta konpostajearekin lotutako proiektu eta lan ugari koordinatu egin dituela. "Fertile Auro" hondakinen prebentzio, kudeaketa eta tratamendurako elkarte profesionalaren kide sortzailea da (www.fearesiduos.com). Berastegiko hitzartzean, Euskal herriko ardi ilearen kudeaketaren nondik norakoak azalduko dira alderdi historiko eta tekniko batetik: aspaldiko ohiturak, ibilbidea, arazoak, etorkizuneko erronkak eta aukerak.
- ANE GARTZIANDIA (1973, Donostia)
- Ane, Gomiztegi artzain eskolako formazio koordinatzailea da. Errealitate desberdinak ezagutu eta elkarbanatzen dituzte gazteekin, artzain bizimodua izan nahi dutenei euskarri sendoak sortzen lagunduaz. Teoria eta praktika uztartuz, artzain gazteek euren etorkizuna irudikatu eta laguntzea dute xede. Ia 30 urte egingo dituen eskolan, ia 320 ikasletik gora ikasi dute bertan. Honenbestez, sektorearen ikuspegi zabala dute Gomiztegin, etorkizunaren inguruan hausnartzeko balioko diguna.
- ARITZ GANBOA DE MIGEL (1979, Iruñea)
- Telebista eta sareetan ezaguna den artzaina, pasioz bizi duena artzaintza, mundu hobeago baten bidean. Ume zela, bere osabak, Arruazuko azken artzainak, erakutsi zion artzain lanbidea. Urte batzuk beranduago, jada gaztetan, artzain eskolan ikasi eta artzaintza eta gaztagintzan hasi zen anaia eta lehengusuarekin. Euskal Herria eta euskara maitatzeaz gain, praktikan bizi ditu. Elkarrizketa batean zera esan zuen: “Artzaintza alde utopikoa garatzeko aukera ematen dizun bizimodua”. Etorkizuneko gakoak topatu nahian ibiliko gara berarekin berriketan: elikadura burujabetza, lehen sektorearen bidea Euskal Herrian, arkumea nola jarri balioan.... Hemendik 20 urte barruko Euskal Herria irudikatu edo amestuko dugu berarekin.
MARTXOAK 29, LARUNBATA
Arratsaldean, ikastaroa egongo da artilea lantzeko. Baita ipuin kontalaria ere. Eta amaitzeko, Ordiziako gazta kofradiakoek “Gazta dastaketa gidatua” egingo dute, gazta bat zuzenean egiten duten bitartean.
- 9:30 Mondeju Ikastaroa Urepele elkartean.
- 10:00 Astoekin Gorosmendiko larreetara ibilaldia ardiak eramanez, Astotrek-ekin.
- 15:30/16:30/17:30 (3 txanda, 12 lagun aldiko): Artilearekin ontziak egiten, Kristina Merakiren eskutik (8 urtetik gorakoentzat) aparkaleku azpian.
- 17:00 Ipuin kontaketa goiko erabilera anitzeko aretoan, Gaztelekukoen eskutik (2-8 urte artekoentzat).
- 18:00 Gazta dastaketa gidatua Ordiziako gazta kofradiari esker, balioanitzeko gelan, herritar guztientzat (40 plaza).
*ADI! Larunbateko ekintza guztietan aurrez eman behar da izena, ipuin kontaketan izan ezik.
- Email bidez: beartzainkultura@gmail.com
- Telefono honetara deituaz, edo, whatsapp bidez: 600567730
MARTXOAK 30, IGANDEA
-
11:00 eta 12:30etan: GAZPIO GAZTANDEGIRA bisitak.
Apuntatzeko: beartzainkultura@gmail.com, edo, telefono honetara deituaz edota whatsapp bidez: 600567730
-
10:00-14:00 artean: ARTZAIN KULTURA IBILBIDEA.
2.5 kilometro. 10 gune: ardien gunea, meta zuzenean, asto itzuliak, erakusketak, artzain txakurren erakustaldia, ardi jeztea, ardi ile moztea, photocall, gazta dastaketa azkarrak, tailerrak, ARTEile erakusketa…
-
12:30-15:30: AZOKA GASTRONOMIKOA
+ ERROMERIA (13:30-15:00)