Errigorako produktuak erosteko epealdia asteazkenean amaituko da

Aiurri 2025ko mar. 24a, 08:09

"Beste modura, denona da onura" izenburupean abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina, eta eskaerak egiteko azken eguna martxoaren 26a izango da (asteazkena). Aukera zabala da: Nafarroa erdialdean eta hegoaldean ekoitzitako oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta ardo loteak.

Erosketa egiteko modua argitara eman du Errigorak. Hala, olioa bost litroko bidoietan eskuratu ahalko da, kontserbak hamabi ontziko sortetan eta abar. Ordainketari dagokionez, Errigoratik jakinarazi dutenez, “online eginez gero, bi zatitan ordaintzeko aukera izango duzu. Bestela, dena batera ordain dezakezu, eskudirutan, produktuak jasotzerakoan”.

Errigoraren udaberriko kanpaina

  • Eskaintza: ardo bereziak eta gorenak, dilistak, arroza, zainzuriak, orburuak, barazkiak, babarrunak, zainzuriak, piperrak, kardua, tomatea, potxak, menestra, arbendolak, pasta, oliba-olioa.
  • Eskaerak egiteko modua: errigora.eus.
  • Eskaerak egiteko epealdia: martxoak 10-26.
  • Informazio gehiago: errigora.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!