Belkoaingo baso-bideak, itxita

Aiurri 2025ko mar. 24a, 10:26

Larunbat goizean, Belkoain mendiko parajeetan, mendizale eta naturzaleek zenbait baso-bide itxita topatu zituzten, ehiztariek Andoain eta Adunako goiko lur eremu horietan antolatuta zeukaten uxaldia zela medio. Andoaingo Eguzki talde ekologistak kexa agertzeaz gain eskaera zehatza egin du sare sozialetan, bide ixte horiek hizpide hartuta.

Hona talde ekologistak sare sozialetan zabaldu duen mezua:

“Larunbatean ikus dezakezuen oztopoarekin topatu zen Belkoainen buelta bat emateko asmoz irten zen pertsona bat. Ez dugu aurkikuntzarik zabalduko gu ehizaren eta uxaldien zaleak ez garela esaten badugu eta gehitu behar dugu uxaldia legezkoa bada, uxaldi gunean dauden bideak itxi edo seinaleak jartzera behartuta daudela. Edonola ere, uste dugu halako jardueren berri aurretik zabalkundea eduki beharko luketela (prentsan esaterako), herrigunean ekitaldiren baten eraginez plaza edo kaleak mugatzen direnean bezala. Gero norberak erabakiko du zer egin”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!