Berria txapelketako finala, larunbat honetan

Aiurri 2025ko mar. 27a, 08:53

Artxiboko irudia.

Goikoetxea V.a eta Goikoetxea VI.a Berria Txapelketako finalean ariko dira datorren asteburuan, finalaurreko bizian Susperregi eta Apezetxea gaindituta. Astebete lehenago sailkapena lortu zuten Eskuderok eta Gurrutxagak, Zubiriri eta Irazuri irabazita

Emozioz beteriko finalaurrekoak izan dira biak. Irabazle argirik gabe, hiru setetara jokatu dira bi finalaurrekoak. Nola iritsi dira finalera? Honatx, laburpena.

2 Goikoetxea V-Goikoetxea VI
1 Susperregi Apezetxea
(15-14, 14-15, 6-8)

Berdintasun handiko partida izan zen, azken setean erabaki zena. Goikoetxeatarrak kanpoan zeudela zirudienean, bost puntu egin zituzten erreskan. Pozez zoratzen ospatu zuten garaipena. Esan bezala, azken setean Susperregi eta Apezetxea 6-3 zeuden aurretik. Bada, bai, irabazleek azken txanpan 0-5eko azken partziala egitea lortu zuten. Bietako edozein bikotek lor zezakeen sailkapena, finalerdia nola joan den ikusita. Hirugarren seteko 6-6koa izan zen partidako tantorik onena. Azken bi tantoak, berriz, Goikoetxea V.ak egin zituen atzetik jotako pilotaka onekin. Finaleko aurkariak zain dituzte.

2 Gurrutxaga-Eskudero
1 Irazu-Zubiri
(15-8, 8-15, 8-6)

Izan ere, Gurrutxagak eta Eskuderok astebete lehenago lortu zuten Berria Txapelketako finalerako txartela. Irazu eta Zubiri 2-1 gainditu zuten, emozio handiko partidan. Oriamendik jasotako kronikaren arabera, aizarnazabaldarrak eta andoaindarrak merezimendu osoz lortu zuten finalerako txartela. Lehen setean nagusi izan ziren, berehala abantaila hartuta. Lehen setean Eskuderok oso ondo atera zuen eta Gurrutxaga fin ibili zen errematean. Atzelari andoaindarrak zazpi tanto egin zituen saketik eta aurrelariak sei piloteoan.

Bigarren setaren hasiera antzekoa izan zen baina azken tantoetan aurkariak fin ibili ziren. Azken set erabakigarrian, 4-4ko eta 6-6ko berdinketara iritsi ziren. Eskuderok 7-6koa jarri zuen pilotakada on batekin eta azken tantoa Gurrutxagak egin zuen.

Jendeak gozatua hartu zuen Berria txapelketako lehen finalaurrekoan.

Bi bikoteek, gainera, zaletu asko eraman zituzten Galarretara. Final handian ere sarrera ona izatea espero da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!