Aiztondoko udalekuetarako izen-ematea zabaldu dute Larraulen

Aiurri 2025ko api. 8a, 11:09

Udaleku eta ludoteka zerbitzuetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago Larraulen. Apirilaren 28ean zabalduko da Adunan. Ekainaren 23tik uztailaren 18ra egingo dituzte udalekuak eta ludoteka. Izena emateko, maiatzaren 9ra arteko epea izango da.

Hiru eta sei urte arteko haurrei ludoteka zerbitzua eskainiko zaie, seitik hamabi urtera arteko gaztetxoak udaleku irekietan ibiliko dira eta, Lesakako aterpetxean gaua pasatzeko aukera ere izango dute, ekainaren 26an.

Ekainaren 23tik uztailaren 18ra luzatuko da zerbitzua, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.

Larraulgo kasuan, Udal bulegoetan edo liburutegian egin ahal izango da izen-ematea, 16:30etatik 19:30etara.

Adunan berriz, Udal bulegoetan eta liburutegian egin ahal izango da, apirilaren 28etik aurrera, astelehenetik ostiralera.

Informazio gehiago eskuratzeko:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!