Gaztañaditxulo eta Goine gaztak sarituak izan dira “Gourmet quesos 2025' txapelketan

Ainhoa Gil 2025ko api. 11a, 10:34

Ander Barandiaran Mujika amasarraren, Gaztañaditxulo gaztandegiak lehen saria jaso du 'Ardi esne gordinez egindako gazta erdi ondua' kategorian. Asteasuko Goine Gaztak berriz, hirugarren saria eskuratu du 'ketua' kategorian.

Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa-ko bi artzaik eta Idiazabal gaztandegi batek sari bana lortu dute Madrilgo “Gourmet quesos 2025' txapelketan.

“Gourmet Quesos” Espainiako gazta onenen txapelketa ospetsuak bere 15. edizioa ospatu berri du eta bertan estatuko kalitate goreneko gaztak egon dira, Jose Luis Martin gaztagile maisuaren zuzendaritzapean. 900 gazta baino gehiago bildu dira hitzordura, 20 kategoria desberdinetan. Sari banaketa Madrilgo Gourmet Klubaren Nazioarteko Aretoan ospatu zen.

Saritutako Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa-ko artzainak honako hauek dira:

  • ANDER BARANDIARAN MUJIKA, “Gaztañaditxulo” Idiazabal (Gipuzkoa) LEHEN SARIA “Ardi esne gordinez egindako gazta erdi ondua” kategorian.
  • BAZTARRIKA, “Baztarrika” Gabiria (Gipuzkoa) HIRUGARREN SARIA “Ardi esne gordinez egindako gazta erdi ondua” kategorian.

Saritutako Idiazabal gaztandegia honako hau da:

  • GOINE BERRIA “Goine Gaztak” Asteasu (Gipuzkoa) HIRUGARREN SARIA “Ketua” kategorian.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!