Abian da Gipuzkoara 1936an heldu ziren boluntario internazionalisten gaineko ikerketa

Aiurri 2025ko api. 11a, 13:32

1936ko kolpe militarrari aurre egiteko asmoz, Europako ehun bat boluntario internazionalista etorri ziren Gipuzkoara abuztuko lehen egunetan, eta horien gainean ikerketa abiatu dute. Foru Aldundian egindako proiektuaren aurkezpena, bideoz ikusgai:

Ion Gambra Aldundiko Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko zuzendari nagusiak eta ikerketa burutzen ari diren Aitor Azurki kazetariak eta Aitzol Arroyo historialariak aurkeztu zuten egitasmoa, joan den asteazkenean.

Aldundian egindako agerraldian adierazi zutenez, abian da ikerketa, eta horrexegatik, dei egin zieten “herritarrei pasarte ezezagun horri buruzko informazioa edo dokumentazioa” eman dezaten.

Ikerketa-liburua 2026an argitaratuko dutela gaineratu zuten.

Zehaztu zutenez, “mundu historiografikoari eta akademikoari egindako ekarpen garrantzitsu eta argitaratu gabea” da, bertan bilduko baitute 1936ko gerraren bilakaerari buruzko "informazio baliotsu, zehatz eta berritzailea".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!