Buruntzako bi banderadun mastaren zati bat lekuz aldatuta agertu da

aiurri 2025ko api. 16a, 10:00

Buruntzako tontorrean frankistek jarritako gurutzea 2021eko abenduan eraitsi zutenetik, etengabeak izan dira banderen jartzeak eta kentzeak bertan. Gaur, lekuz aldatuta agertu da apirilaren 4an zutitu zuten bi banderadun (ikurriña eta komunista) masta; hobe esanda, mastaren zati handi bat (bi banderak barne) aldatu egin dute lekuz.

Baliteke berez ez, baizik eta propio ezezagunek kendu izana mastari zatia.

Kronologia laburra eginez, hona gogoratzeko zenbait data:

* 1939ko abuztuan, frankistek gurutzea zutitu egin zuten.

* 2021eko abenduaren 18an, Ernai gazte erakundeak gurutzea eraitsi egin zuen.

* 2022ko urriaren 1ean, abertzale talde batek masta eta ikurriña altxa zituen.

* 2025eko otsailaren 1ean, ezezagunek, masta eta ikurrina eraitsi zituzten.

* 2025eko apirilaren 4an, Jardun koordinadorak masta eta bi bandera (ikurriña eta komunista) altxa zituen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!