Gipuzkoan, okupazioa %75ekoa izan da, aurreko urtean baino %2 gutxiago. Oarsoaldea (%90) eta Debabarrena (%88) izan dira okupazio altuen izan duten eskualdeak eta, jarraian, Tolosaldea (%87) eta Deba Goiena (%82).
Euskadiko barne-merkatuaz gain, Kataluniako, Madrilgo Erkidegoko eta Valentziako Erkidegokoak izan dira Nekaturreko landa-ostatuetan erreserba gehien egiten dituztenak. Beste herrialde batzuei erreparatuz, Frantzia da urtez urte lehen postuetan dagoena, nahiz eta Aste Santuan presentzia handirik ez izan.
MAIATZEKO ZUBIA
Aste Santuen ostean dator maiatzeko zubia. Honakoa da aurrikuspena, une honetan: “Nekaturreko landa-ostatuek %59ko okupazioa dute apirilak 30, maiatzak 1, 2 eta 3 gauetarako momentu honetan; datuak zubia egun beretan izan zen 2014ko datuak baino altuagoak dira”.