2025/04/27 10:30

Lasterketa

Loatzoko igoera, igandean

Loatzoko igoera, igandean
Uso Toki elkartearen paretik, Eskualdea

Apirilaren 27an, igandearekin ospatuko da Loatzoko igoera. 10:30etan emango zaio hasiera lasterketari Amasako Uso Toki elkartearen paretik eta, Loatzoko tontorrera igo ondoren, irteera puntura itzuli beharko dute lasterkariek. 9,73 kilometrokoa da ibilbidea.

Tradizio handiko lasterketa da Loatzoko igoera eta inguruko lasterkariek ez dute hutsik egiten. Giro ederra sortu ohi da lasterketaren inguruan; bai Uso Toki elkartearen inguruan, baita Loatzoko tontorrean ere. Nahi duen orok, hamaiketakoa egiteko aukera izango du Loatzon. 

09:00etan zabalduko dute lasterketako izen-ematea, elkartean bertan, doan. Probaren amaieran, hamaiketakoa, sari-banaketa eta zozketa izango dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!