Maiatzaren 4an hasiko da Herriarteko Pilota Txapelketa

Aiurri 2025ko api. 24a, 11:25

Maiatzaren 4an hasiko dira eskuzko eta gomazko paletako lehiak, eta maiatzaren 11ko asteburuan gehituko zaizkie palakoa eta zesta-puntakoa. Eskualdeari dagokionez, Aduna, Amasa-Villabona eta Andoain lehiatuko dira eskuz. Larruzko paleta eta pala motzean ere lehiatuko da Andoain; baita gomazko paletan ere.

Maiatzaren 4an Amezketaren aurka jokatuko du Amasa Villabonak, BearZana pilotalekuan eta egun berean sartuko da lehian Aduna. Azpeitiarrak hartuko dituzte etxean.

Gomazko paletan, maiatzaren 4an jokatuko du Andoianek, Zumaiaren aurkakoa etxean eta maiatzaren 11n izango dute itzulerakoa. Eskuz, larruzko paleta eta mala motzean ere arituko dira andoaindarrak eta, datozen egunetan jakinaraziko dira datak. Gipuzkoako Pilota Federazioaren webgunean aurki daiteke informazio eguneratua: https://gipuzkoapilota.eus

Ekainaren 7ko asteburuan hasiko dira finalak: Lehendabiziko finalak larruzko paletako eta pala motzekoak izango dira, ekainaren 7ko asteburuan. Ondoren etorriko da zesta-puntakoa, ekainaren 22ko jardunaldian. Ekainaren 30eko asteburuan izango dira eskuzkoa eta gomazko paletakoa. Eskuzkoa, hain zuzen, ekainaren 28an jokatuko da, 10:30ean, Atano III-an. ETBk eskainiko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!