Zenbateraino eragiten du argindarraren itzalaldiak? Erabatekoa da eta adibideak askotxo dira: semaforoak, garajeetako ateak, kutxazainak, supermerkatuak, lantokiak... ordubetera ez da iritsi etenaldia baina nahikoa izan da bizitza gerarazteko.
"Gaur bazkaltzeko lenteja hotzak!", eguerdi aldean Zumea plazan entzun zitezkeen antzeko komentarioak. Eguerdira iritsita, bazkaria eta eguneroko edozein ekintza nola antolatu hizpide izaten ari zen jendartean. Ezer gutxi egin daitekeelako argindarrik gabe, 2025era iritsita.
Txitibat plazako kutxazaina, itzalita.
Ez da beste hizpiderik izan merkatalguneen kanpoaldean, itzalaldiak iraun bitartean.