Gazumetik Herniora, soka batean balantzan

Aiurri 2025ko api. 29a, 13:15

Tolosaldean geroz eta jende gehiagok praktikatzen du slackline jarduera eta, atzokoan, Hernio aldera hurbildu zirenek ez ohiko argazkiarekin egin zuten topo: Gazumetik Herniora iristen zen soka luze eta tenkatuaren gainean kide bat, aurrera-atzera, oreka mantenduta. Bideoa mendizale batek helarazia da.

Slackline oreka-kirol bat da eta bi puntu finkoren artean tenkatutako zinta lau baten gainean atzera-aurrera ibiltzea du oinarri. 80. hamarkadan jaio zen, Kaliforniako (AEB) Yosemite Parke Nazionalean, eskalatzaileen eskutik, hain justu ere. Azken 20 urteetan nabarmen handitu du ospea kirolak eta, gaur egun, askotariko modutara praktikatzen da, gaur egun. Esate baterako, highline izena jasotzen du lokarria garaiera handietatik zintzilikatzen den modalitateak. Bideoan bezala, mendien artean, itsaslabarretan, eraikinetan edota hiri-egituren artean tenkatzen da lokarria eta ezinbestekoa da, segurtasun-neurriak hartzea, besteak beste, arnesa eta segurtasun-soka erabiltzea. 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!